IRAES taldea, DBH 3. mailako ikasleek osatzen dutena, irailetik egon da gaur egungo ingurugiroari buruzko egoeraren gainean la egiten. Talde hau martxan jartzeko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikaskideei taldearen partaideak aurkeztu zieten eta euren lana: birziklapenaren garrantzia.
DBH 4. mailako ikasleek aukera izan dute Aizu!, gaztaroan adizioen prebentziorako informazio eta laguntza zerbitzuak, emandako jolas eta apustu adizioen prebentziorako tailer batean parte hartzeko.
Larunbatean, otsailaren 8an, First Lego League Euskadiko, robotika, zientzia eta teknologiako eskola txapelketako, hamaikagarren edizioa ospatu zen, lehen aldiz hiru egoitza ezberdinetan ospatu dena: Deustuko Unibertsitatea, Modragon Unibertsitatea eta Fomento de Donostia.
Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udalak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza programa bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Besteak beste, partaideek aukera izango dute “WSTA - Women’s Space Technology Agency” erakusketa ikusteko eta jinkanan parte hartzeko.
Gaur, otsailaren 4a, Agate Deuna ospatu dugu ikastetxean. Haur Hezkuntzako ikasleek, euren geletatik irten dira denok batera abestiak abestera makilen erritmora. Eta primeran egin dute!
55-en artean 75. orrialdea