EKINEZ - BIGARREN HEZKUNTZA
Pertsonaren garapen integrala sustatzen dugu, diziplina gaitasunetan eta zeharkako gaitasunetan heziz.
Ikasle bakoitzak etengabe hobetzea sustatzen dugu: pertsona guztiok ditugu lorpenak eta hobetzeko arloak. Uste horretatik abiatuta, ikasleek ezartzen dituzte beren helburu pertsonalak bere tutorearen eta familiaren laguntzarekin.
“EKINEZ” ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Erronketan oinarritutako ikaskuntzak gizarteak jartzen dizkion erronkei konponbideak bilatzen jartzen du ikaslea.
Pentsamendu kritikoa eta abstraktua potentzial handia bihurtzen da nerabearengan eta, horregatik, berebiziko garrantzia ematen diegu KANPOKO PROIEKTUEI. Gure ikasleek ekarpen handia dute egiteko ikastetxeko hormetatik kanpo; hortaz, gizartera irteten gara, parte hartzeko, ikasteko eta ekarpenak egiteko.
ORIENTAZIO ETA FAMILIEKIN HARREMANA: TUTORETZAT ALDI BEREAN IKASLEEKIN ETA FAMILIEKIN
Tutoreak eta irakasle taldeak harreman estua izaten du ikaslearekin eta familiarekin, maila akademikoan eta maila pertsonalean ere orientazioa emateko. Hiru tutoretza egiten ditugu urtean familiekin, eta ikaslea bertan egoten da. Berak kontatzen ditu bere helburuak eta horiek lortzeko egingo dituen ekintzak.
Orientazio horrez gain, orientazio akademiko profesional zehatzago bat ere ematen zaio ikasleari, etorkizun akademikoa aukeratzen laguntzeko.
Gure irakasleek sortutako edukiarekin osatutako plataforma digitalak dituzte ikasleek (moodle, google site, classroom). Ikasle bakoitzak bere gailua du, edukietara sartzeko eta horiek sortzeko. 1. eta 2. DBHn, ikasle bakoitzak Ipad bat du, eta 3. DBHtik aurrera, ikasleek ordenagailu pertsonalak dituzte, 2. Batxilergora arte. |
Hirueledun gisa definitzen dugu ikastetxea. Hori dela eta, DBHn gure ikasleek ingelesezko (Music, Art, Enviroment-lab eta, noski, Ingelesa), euskarazko (Gizarte, Kimika… eta euskara) eta gaztelaniazko irakasgaiak dituzte.
Trukeak eta programa linguistikoak egiten ditugu hainbat herrialderekin: Finlandia, Italia eta Dublin. Alemana ere ematen dugu, hautazko gisa, eskola ordutegiaren barruan.