HEZKUNTZA - PROIEKTUA
Gure hezkuntza proiektuak funtseko bi ildo ditu:
Gaitasunen eta balioen eredu bat, zeinaren arabera pertsona integrala osotasun sistemiko bat den, bost garapen arloak (nortasuna, soziala, gorputza, gogoa eta emozioen kudeaketa) garatu behar dituena bizi esperientziei aurre egin ahal izateko
Bere hobekuntzaren protagonista: Denok ditugu lorpenak, zailtasunak eta hobetzekoak, eta gu gara geure buruaren jabe, gure izatearen norabidea aldatu eta hobetzeko. Ikasleak dira gure proiektuaren protagonista, proiektua sostengatzen dutenak. Horregatik, ikasleak gidatzen ditu familiekin egiten ditugun tutoretzak. Berak adierazten digu nola ikusten duen bere garapena eta zer hobetu beharko lukeen.
KALITATE POLITIKA
Gure politikaren helburua da Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua aberastea, gure ikasleen prestakuntzarako kalitate irizpide definituak eta gaitasunen eta balioen araberako kalitate kudeaketako sistema bat izateko eta, horren bitartez, hezkuntza komunitate osoa inplikatuz ikasleei bizi proiektua eraikitzen laguntzeko.
Gure ikastetxeak ikasleen eta familien beharrei erantzun nahi die eta behar horiek ase, etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatezko hezkuntza bat emanez. Horretarako, Pentacidad hezkuntza ereduaren prozesu metodologiko eta dinamikoak aplikatzen ditu, elkarbizitza baketsurako egokia den eskola giroan eta gure ezaugarri diren balioekin bat etorriz.

El Regato Ikastetxea kalitatezko eskola integratzaile eta berezia da, erreferente izan nahi duena hezkuntza munduan, pertsona eta, zehazki, bere potentzialtasunak, gaitasunak eta balioak ardatz dituen proiektu berritzaile batekin.
El Regato Ikastetxeko pertsonak modu integralean garatzen ditu giza esentziaren bost esparruak: gai da bere nortasuna sortzeko, bere gorputza eta gogoa kontrolatzeko, bere emozioak hauteman eta kudeatzeko eta gizartean elkarbizitzeko.
Esaldi batean: “bere bizitza autokudeatzen dakien pertsona bat”
Garapen integral horrez gain, badaude gure ikastetxearentzat funtsezkoak diren beste bi ezaugarri:
Además de ese desarrollo integral pensamos en dos características más, esenciales para nuestro centro:
- Ikasleak, beren ikaskuntzaren protagonista: Bere ikaskuntza prozesuan protagonismoa hartuko duen pertsona dugu buruan, ikaskuntza hori planifikatu, aplikatu eta transferituko duena, eta bere burua etengabe ebaluatuko duena: lorpenak, zailtasunak eta hobetzekoak ezarriz.
- Ikasleak, aldaketaren eragile: mundu hau aldatzeko gai diren pertsonak nahi ditugu, horretarako tresnarik onena ematen diegulako: gaitasunetan eta balioetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza.
Hori guztia eskola inklusiboaren barruan, pertsonak aniztasunerako eskubidea duela aitortuz; eskolak pertsona guztiak ikaskuntza komunitatean integratzen jakin behar du, errespetuz ez ezik, baita bakoitzaren ekarpen pertsonaleko balio gisa ere.
Pertsonaren hezkuntzak hiru zutabe handi ditu: pertsona, familia, eskola. Gure kasuan, familien kooperatiba bat izateak beste bat gehitzen dio erantzukidetasun harreman horri.
Hala familia nola hezitzaile talde osoa gara erantzule pertsona bere bizi proiektua eraikitzeko prozesuan gidatzeko.Erantzukidetasun hori funtsezkoa da gure hezkuntza lanean.
Familiaren erantzukizun horrek zera esan nahi du:
Hezkuntza proiektuaren sorreran eta ezarpenean inplikatzea eta parte hartzea, hala nola:
- 1. Beren seme-alaben hezkuntzaren bitartez.
- 2. Ikastetxeak horretarako sortutako organoen bitartez.
Guretzat, ikasgela gutxieneko kudeaketa unitatea da. “Ikasgelak funtzionatzen badu, ikastetxeak funtzionatzen du"
Gure oinarria da ikasgela hezkuntza gune bat dela, zeinetan jokoan jartzen baitira nortasunaren eraikuntza, elkarbizitza, ikaskuntza, komunikazioa eta gatazken prebentzioa eta ebazpen baketsua.
Gure ikastetxean erabiltzen dugun kudeaketa eredua ikasgelaren autoerregulazioa da. Uste dugu eredu horrek baldintza egokiak sortzen dituela ikasle bakoitzak behar diren gaitasunak lortzeko ikasketa aukerak izan ditzan.
Interpretazio horretatik abiatuta, aldatu egin dugu gure irakaskuntzaren estrategia didaktiko eta metodologikoa. Paradigma akademizista erabili beharrean, zeinetan ezagutza kognitiboak baitira ardatz nagusia, paradigma aldatu eta orain nortasun pertsonalaren paradigma erabiltzen dugu, zeinetan pertsona baita hezkuntzaren ardatza.
Ikasgela antolatu eta kudeatzeko, zenbait tresna ditugu (sintonia, bizikidetza jarraibideak, kariñograma, neure buruarekin egoteko espazioa, sentimenduen panela eta komunikaziorako oinarrizko arauak), eta horiek sistematizatzeak eta ebaluatzeak bizikidetza, ikaskuntza, komunikazioa, eta gatazken prebentzioa eta ebazpen baketsua lantzeko aukera ematen digu.
Guretzat eskola bere hezkuntza proiektuarekin koherentea den gune bat da, eta, beraz, gure erakundeko pertsonentzat dugun helburu bera izan behar dugu erakundearentzat berarentzat ere.
Erakunde gisa, honelakoak izan behar dugu:
- Erakunde autoerregulatu bat, zeinetan kide guzti-guztiak diren erakundearen eginkizun eta funtzioen erantzule indibidualak.
- Gure etengabeko hobekuntzaren protagonista: Horrek esan nahi du erakundeko pertsona guztiek egiten dutela beren autoebaluazioa, eta lorpenak, zailtasunak eta hobetzeko arloak ezartzen dizkietela beren buruari.
- Aldaketaren eragile: Gizarte erantzukizuna duen erakundea, hau da, badakiena aldaketaren eragile dela bere gizartean.
Hezkuntza proiektu berritzaile honetan, hezitzailearen rola funtsezkoa da; izan ere, eginkizun hauek ditu:
- Erreferente izatea: hezitzailea erreferentea da ikasleentzat.
- Ikasleekin eta familiarekin erantzukidea, ikasleari bere bizi proiektuan laguntzeko, ikaslearen indarguneak eta ahulguneak diagnostikatuz eta haren bizi proiektuan bidelagun izanez.
El Regato Ikastetxean ikaskuntza esanguratsua sustatzen dugu, bizitzarako eta diziplinetarako gaitasunetan eta balioetan oinarritzen dena.
Ikaskuntza hori sustatzeko, metodologia berritzaileak eramaten ditugu ikasgelara, gure ikasleak gaitasun horietan trebatzen laguntzen digutenak, eta, horretarako, proiektuka lan egiten dugu; horixe da, hain zuzen, gure bereizgarrietako bat.
Proiektuka lan egiteak, aukera ematen digu:
- Gaitasunak diziplinartean lantzeko.
- Ikasleen autonomia sustatzeko.
- Ikaskuntza ikasleen interesetan ardazteko.
- Ikasleak bere burua aldaketa eragile gisa ikusten eta prestatzen duen Ikaskuntza zerbitzuko proiektuak egiteko.
- Ikaskuntza kooperatiboa sustatzeko.
Hainbat proiektu mota sustatzen ditugu: diziplina arteko proiektuak, ulermen proiektuak, ikerketa proiektuak, PBL (arazoetan oinarritutako ikaskuntza), kasu metodoa, metodo zientifikoa... Helburu bakarra dute: ikaslearentzat esanguratsua den ikaskuntza.