EXPERIMENTATUZ - LEHEN HEZKUNTZA
Gure hezkuntza ereduak pertsonaren garapen integrala sustatzen du, diziplina gaitasunen ikaskuntza zeharkako gaitasunen garapenarekin osatuz.
Guretzat etapa hau funtsezkoa da ikasleak pertsona gisa duen nortasuna eraikitzeko, eta, horregatik, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik tutorea ikasle bakoitzarekin biltzen da bere indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzeko. Gure asmoa da ikasleei irakastea etengabeko hobekuntzan sinetsi dezaten eta haurtzarotik aurrera eraman dezaten.
Ikasketa esperimentazioan, ukitzean, manipulatzean, entseatzean... oinarritzen da. Haurraren buruan etapa akademiko honetan funtsezkoak diren kontzeptuak eta gaitasunak doaz eraikitzen.
Hori dela eta, Lehen Hezkuntzan egiten ditugun proiektu kooperatiboek etapa honetarako behar diren ezagutzak bereganatzen eta ikasteko motibazioa sortzen laguntzen diete ikasleei.
Tutoreak eta irakasle taldeak harreman estua izaten du ikaslearekin eta familiarekin, maila akademikoan ez ezik maila pertsonalean ere orientazioa emateko.
Ikasturtean zehar, hiru tutoretza egiten dira familiekin, ikasle bakoitzari jarraipen sakona egiteko. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, ikaslea bertan egoten da eta berak kontatzen ditu bere helburuak.
Gure irakasleek sortutako edukiarekin osatutako plataforma digitalak dituzte ikasleek (moodle, google site, classroom).
Ikasle bakoitzak bere gailua du, eduki horietara eta sarean eskura dauden beste askotara sartzeko.
Hirueledun gisa definitzen dugu gure ikastetxea.
Hori dela eta, Lehen Hezkuntzan gure ikasleek ingelesezko (Music, Art eta, noski, Ingelesa), euskarazko (Gizarte, Inguru… eta euskara) eta gaztelaniazko irakasgaiak dituzte.