DBH 4. mailako ikasleek aukera izan dute BBK Bardin programan parte hartzeko, eta Busturian egun bat pasatzeko. Ekintza honek, gazteen bizitza afektibo-sexualari buruz jarrera irekiagoa, orekatuagoa, begirunetsuagoa eta berdintasunezkoagoa izatea bilatzen du.
Hezkuntza programa hau ikasleei honako gai hauen inguruan pentsatzeko eta hausnartzeko aukera ematen die: kalitatezko hezkuntza zuzena bermatzea eta ikaskuntza iraunkorreko aukerak sustatzea pertsona guztientzat, genero-berdintasuna lortzea eta desberdintasunak murriztea.
Jardunaldi honetan, bi partetan banatuta dagoena, dinamika ezberdinekin hasi da (ideia-jasa, eztabaidak, role-playing…) ikasleei aukera eman dienan hausnarketa pertsonala eta elkarrizketa konstruktiboa lantzeko. Bigarren partean, sormen laborategi bat egin dute, eta lehenengo saioan landutakoa bideo, testu, irudi… batean islatu behar izan dute.