Berriki, Espainiako Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseilu Nagusiak (COGITI) gutun bat bidali dio Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan COVID-19ren jarraipena egiteko lan-batzordeari. Bertan, airearen kalitatearen arloko zenbait gomendio eta hausnarketa helarazi dituzte, eta profesional adituen esku-hartzea gomendatu dute, ikastetxe bakoitzerako berariazko planak egiteko.
Uztailaren 6, 7 eta 8an, gure ikastetxeko Batxilergoko 2. urteko 83 ikaslek selektibitateko proba egin zuten.
Dagoeneko baditugu Daniel Martinez Oroimeneko 9. Marrazki Lehiaketaren irabazleak! Aurten, 2 urte eta 6. maila arteko ikasleek ura eta ingurumenaren inguruko marrazkiak prestatu behar izan dituzte.
20-21 ikasturterako Batxilergoko Matrikulazio epea berria zehaztu du Eusko Jaurlaritzak. Maiatzaren 11tik 22ra aurkeztu ahal izango dira eskaerak, luzapen berririk ez bada.
Aurten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleak Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute, “Mitoaren boterea”-ren inguruan hausnartu behar izan dutena. Hitzaldi, argazki eta bideo mailan parte hartu dute ikasle zein ikasle taldearen arabera.
53-en artean 75. orrialdea