Ikastetxeko irakasleek aukera izan dute Errespetuz, transexualak diren pertsonen defentsa eta integrazioaren erakundearen eskutik, transexualitatearen inguruko hitzaldi batean parte hartzeko.
Otsaileko lehen asteetan, 3 eta 4 urteko familiekaukera izan dute gelara sartu eta saio batean parte hartzeko. Era honetan, ikusi ahal izan dute umeek egiten ari diren lana, barneratzen ari diren autonomia eta esperimentazio zein jolasaren bidez ikasten ari direna.
DBH 4. mailako ikasleek aukera izan dute BBK Bardin programan parte hartzeko, eta Busturian egun bat pasatzeko. Ekintza honek, gazteen bizitza afektibo-sexualari buruz jarrera irekiagoa, orekatuagoa, begirunetsuagoa eta berdintasunezkoagoa izatea bilatzen du.
Pasa den ostiralean, Errekatxora oinez joan ziren Lehen Hezkuntzako 2. mailako klaseetan izan zituzten zapaburuak askatzera. Natur zientzian, animaliak ikasten egon gara, ezaugarriak, elikagaiak eta bizilekuak. Eta umeek ekarritako zapaburuekin, aldaketak eta garapenak lekuan bertan ikusteko aukera izan dute.
Pasa den astean, Bikoteka Irakurtzenegitaraua martxan jarri zen Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan, bikoteka banatuta,ikasleen irakurmena hobetzeko helburuarekin. Bikoteak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle bana izango dute, eta berdinen arteko tutoretzen bidez ikaskuntza sustatzea bilatzen da.
54-en artean 75. orrialdea