Aurten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleak Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute, “Mitoaren boterea”-ren inguruan hausnartu behar izan dutena. Hitzaldi, argazki eta bideo mailan parte hartu dute ikasle zein ikasle taldearen arabera.
Martxoko lehen astean, DBH 4. mailako ikasleak Rebate proiektuan murgilduta ibili ziren, txapelketa batean bukatu zuena, eta 1. Batxilergoko ikasleen partaidetza izan zuena.
Martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek historian zehar gizakiaren garapenerako nabarmenki lagundu duten emakumeak ahaztetik ateratzea bilatzen duen proiektu batean parte hartu dute.
Martxoaren 2 eta 3an, DBH 2. mailako ikasleak Egin eta Ekin programaren barne dauden proiektuei amaiera eman diete. Ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena, esperientzia praktiko bat da, gure ikasleak lan mundura prestatzen diena eta talde laneko metodologiak martxan jartzen ahalbidetzen gaituena.
Pasadan otsailean, Osasun-Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleak benetako polizia zientifiko bihurtu ziren Forensi Science proiektuaren bidez. Azaroan, ikasle talde honek Ertzaintzako laborategi zientifikoa bisitatu zuen. Bertan, kasu bakoitzetik lortzen diren ebidentziak zelan landu behar dituzten ikasi zuten.
52-en artean 75. orrialdea