IKASLEEN ZAINTZA ESKOLA ORDITETIK KANPO
Oro har, Kooperatiba osatzen duten familietan, bi gurasoek lan egiten dute, eta, horregatik, garrantzitsua da seme-alabak zaintzeko ordutegia eskola ordutegia baino luzeagoa izatea.
- 1. DBHtik 2. Batxilergora bitarteko ikasleak, 08:30ean sartzen dira eskolan, eta 15:45ean irteten dira. Eskolak bukatzean, etxera joan daitezke edo ikastetxeko liburutegian gelditu daitezke, 17:00ak arte, edo eskolaz kanpoko ekintzaren batean parte hartu, 18:00ak arte.
- 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleak 09:40an hasten dituzte eskolak, baina 08:00etatik aurrera etor daitezke eta ikastetxean zainduta egongo dira eskolak hasi arte. Era berean, eskolak amaitzean, eskolaz kanpoko ekintzaren batean gelditu daitezke, 18:00ak arte.
- 2 eta 3 urteko ikasleek dute ordutegirik laburrena: 09:40ean sartzen dira eta 15:45ean irten. Dena dela, ordubete lehenago sartu daitezke edo ordubete beranduago irten, beharren arabera (eskola orduak ez daitezela 8 ordutik gorakoak izan).