Pasadan ostegunean, azaroaren 28an, 2. Batxilergoko ikasleak, El Regato Ikastetxeko WSTA taldekideak, XII Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sarien ekitaldian sarituak izan ziren.
Larunbatean, azaroaren 30ean, Fair Saturday mugimendu kulturalera batzen gara, mundu mailan egiten dena, kausa sozial baten alde. Gure kasuan Creando Futuros GKE-a laguntzea da helburua, Mbourg-eko (Senegaleko) umeen eskolaratzearekin laguntzeko, bertan eskola bat eraiki baitute.
Gaur, azaroaren 25a, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da, eta ikastetxetik egun honetara batu egin gara. Haur Hezkuntzako mailetatik, Batxilergora arte, goiz honetan zehar ekintza ezberdinak burutu dituzte.
Atzo, azaroaren 20an, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle zein familientzat zuzendua zegoen bilera informatibo bat antolatu genuen, eta Deustu eta Mondragoneko Unibertsitateak eta Zabalburu Ikastetxearen partaidetza izan genuen. Zentro bakoitzak bere hezkuntza eskaintzaren berri eman zuten, eta egin zieten galderak erantzun zituzten.
Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, ikastetxeko ateak ireki genituen ikasle ohien beste promozio bati harrera emateko. Kasu honetan 76koari, ikastetxean igarotako eskola garaia gogoratzera gerturatu zirenak.
59-en artean 75. orrialdea