Gaur, martxoak 24, Euskadiko V. Olinpiada Filosofikoaren sari-banaketa egin da Eibarren, eta Kira Lodeirok, DBHko 1. mailako ikasleak, 1. saria lortu du marrazkiaren kategorian, eta Noah Lejarzak, DBHko 2. mailako ikasleak, 3. saria kategoria berean! Gainera, Kirak sari gehigarri bat ere irabazi du, euskarazko marrazkirik onenarena!
Horiekin batera, beste ikasle batzuk ere izan dira, lehiaketa honetako finalista izan direnak. Uxue Ruiz marrazki onenaren finalista eta June Rey, Aitana Alfonso eta Naia Perez bideo onenarena.
Aurtengo gaia justizia globala eta mugak izan da, eta sari-banaketaz gain, giza eskubideetan adituak direnen bi hitzaldi entzun dira.
Zorionak guztioi!