Larunbatean, otsailaren 8an, First Lego League Euskadiko, robotika, zientzia eta teknologiako eskola txapelketako, hamaikagarren edizioa ospatu zen, lehen aldiz hiru egoitza ezberdinetan ospatu dena: Deustuko Unibertsitatea, Modragon Unibertsitatea eta Fomento de Donostia.

Parte hartu zuten 126 taldeen artean, Euskal Herriko 20na zentrotik zetozenak, Regabot eta Our Bin, ikastetxeko DBH ikaslez osatuak, FIRST Balioen 1. eta 2. Sariak irabazi zituzten!

  • Aurkikuntza: Ideia eta gaitasun berriak esploratzen ditugu.
  • Berrikuntza: Gure sormena eta iraunkortasuna erabiltzen dugu.
  • Inpaktua: Ikasten duguna martxan jartzen dugu mundua hobetzeko.
  • Barne-hartzea: Elkar errespetatzen gara eta gure ezberdintasunak onartzen ditugu.
  • Elkarlana: Indartsuagoak gara taldean lan egiten dugunean.
  • Dibertsioa: Ondo pasatzen dugu eta gure emaitzak ospatzen ditugu!

Aurtengo erronka, bizi eta lan egiteko inguru hobeagoak eraikitzeko konponbidea berritzaileak bilatzen zetzan. Eta DBHko taldeez gain , Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ere parte hartu zuten, eta euren lanak ingelesez aurkeztu zituzten. Gainera, 2. Batxilergoko hiru ikasle eta irakasle batek boluntario moduan parte hartu zuten txapelketan.

Denak primerako lana egin dute! Zorionak irabazleei!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777