EKINEZ - BATXILERGOA

GURE BATXILergoak 

El Regato ikastetxean, Batxilergo hauek eskaintzen ditugu:

1. GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA
2. ZIENTZIEN BATXILERGOA, BERE BI ADARREKIN 

2. 1. ZIENTZIEN ETA OSASUN ZIENTZIEN BATXILERGOA 
2. 2. BATXILERGO TEKNOLOGIKOA 

Batxilergo horiekin, gure ikasleak gaur egun unibertsitate publikoek eta pribatuek eskaintzen dituzten gradu gehienetara sartu daitezke

esobto

GAITASUNEN ETA BALIOEN EREDUA: PERTSONAREN GARAPEN INTEGRALA

 

Pertsonaren garapen integrala sustatzen dugu, diziplina gaitasunetan eta zeharkako gaitasunetan heziz. 

Ikasle bakoitzak etengabe hobetzea sustatzen dugu: pertsona guztiok ditugu lorpenak eta hobetzeko arloak. Uste horretatik abiatuta, ikasleek ezartzen dituzte beren helburu pertsonalak bere tutorearen eta familiaren laguntzarekin.

esobto01

“EKINEZ” ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA


Erronketan oinarritutako ikaskuntzak gizarteak jartzen dizkion erronkei konponbideak bilatzen jartzen du ikaslea. 

Pentsamendu kritikoa eta abstraktua potentzial handia bihurtzen da nerabearengan eta, horregatik, berebiziko garrantzia ematen diegu KANPOKO PROIEKTUEI. Gure ikasleek ekarpen handia dute egiteko ikastetxeko hormetatik kanpo; hortaz, gizartera irteten gara, parte hartzeko, ikasteko eta ekarpenak egiteko.

esobto02

ORIENTAZIO ETA FAMILIEKIN HARREMANA: TUTORETZAT ALDI BEREAN IKASLEEKIN ETA FAMILIEKIN

Tutoreak eta irakasle taldeak harreman estua izaten du ikaslearekin eta familiarekin, maila akademikoan eta maila pertsonalean ere orientazioa emateko. Hiru tutoretza egiten ditugu urtean familiekin, eta ikaslea bertan egoten da. Berak kontatzen ditu bere helburuak eta horiek lortzeko egingo dituen ekintzak. 
Orientazio horrez gain, orientazio akademiko profesional zehatzago bat ere ematen zaio ikasleari, etorkizun akademikoa aukeratzen laguntzeko.

esobto03

PROIEKTU DIGITALA

Gure irakasleek sortutako edukiarekin osatutako plataforma digitalak dituzte ikasleek (moodle, google site, classroom). 

Ikasle bakoitzak bere gailua du, edukietara sartzeko eta horiek sortzeko. 1. eta 2. DBHn, ikasle bakoitzak Ipad bat du, eta 3. DBHtik aurrera, ikasleek ordenagailu pertsonalak dituzte, 2. Batxilergora arte. 

esobto03

PROIEKTU LINGUÍSTIKOA: TRUKEAK
 

Hirueledun gisa definitzen dugu ikastetxea. Hori dela eta, DBHn gure ikasleek ingelesezko (Music, Art, Enviroment-lab eta, noski, Ingelesa), euskarazko (Gizarte, Kimika… eta euskara) eta gaztelaniazko irakasgaiak dituzte. 
Trukeak eta programa linguistikoak egiten ditugu hainbat herrialderekin: Finlandia, Italia eta Dublin. Alemana ere ematen dugu, hautazko gisa, eskola ordutegiaren barruan.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777