Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udalak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza programa bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Besteak beste, partaideek aukera izango dute “WSTA - Women’s Space Technology Agency” erakusketa ikusteko eta jinkanan parte hartzeko.

Hori dela eta, talde horretako kideak diren neskak gonbidatuak izan ziren pasadan otsailaren 3an ospatu zen inaugurazio-ekitaldira. Bertan, Adelaida Tellitu, ikastetxeko Zuzendari Pedagogikoa, zoriondu zien egindako lan eta esfortzuagatik, eta iaz izandako sari ezberdinengatik parte hartu zuten lehiaketa ezberdinetan, eta aurten ere jaso dituztenengatik ere.
