El Regato Ikastetxea irabazi-asmorik gabeko familien kooperatiba eleaniztuna eta laikoa da, Administrazioak interes publikotzat jotzen duena.
Gure ikasleen eta beren familien bidelagun gara, haurtzarotik hasi eta batxilergoa amaitu arte: banakako arreta globala eskaintzen diegu, hezkuntza eredu bereizgarri baten bitartez, zeinak ikasleak arrakastaz integratzea lortzen baitu etengabeko erronkak dituen gizarte aldakor batean.
El Regato ikastetxeak nahi du gizarteak, hezkuntza komunitateak, familiek eta ikasleek ezaugarri hauengatik ezagutu dezaten:
- Hezkuntza Proiektu berritzaile bat garatzea, ikasleari bere hobekuntzaren protagonista izaten, bere helburuak zehazten, zailtasunak gainditzen eta etengabe hazten lagunduko diona.
- Iraunkortasun ekonomikoa bermatzea, etorkizuneko erronkei aurre eginez.
- Aldaketaren sustatzaile izatea, etengabeko bilakaeran dagoen gizarte batean..
- Arreta malgua eta banakakoa eskaintzea.
- Gizartearen eskari gero eta handiagoei erantzuteko gai diren pertsonez osatutako talde bat izatea.
Ikastetxearen proiektuarekiko konpromisoa: Erakundeak ikastetxearen ereduari jarraikiz jarduten du (hezkuntza proiektua + kudeaketa eredua + MBB), eta erakundea osatzen dugun guztion ardura da eredu hori banaka edo modu kolektiboan aurrera eramatea.
Lidergo partekatua: Gobernu organoek estrategia bateratu bat partekatuz hartzen ditugu erabakiak eta hartzen ditugu gure gain ardurak.
Gure etengabeko hobekuntzen protagonista: Erakundeko pertsona guztiok egiten dugu autoebaluazioa, eta lorpenak, zailtasunak eta hobetzeko arloak ezartzen dizkiogu geure buruari.
Autonomia: Geure erabaki propioak hartzen ditugu, eta horien ardura hartzen dugu, pertsona bakoitzaren jardun eremuan.Gure hezkuntza proiektutik gure ikasleetara estrapolatzen dugu, eta hori lortzeko tresnak ematen dizkiegu.
Talde lana - kooperazioa: Helburu partekatu bera lortzeko, taldean eta modu kooperatiboan lan egiten dugu erakundeko pertsona guztiekin (ikasleak, langileak, familiak...), elkarri laguntzeko taldeen (ELT) eta rolen banaketa ekitatiboen bitartez.