GARRAIOA
Zerbitzu honek sektorean urte askotako esperientzia duten hainbat autobus enpresa ditu. Batez beste nahiko berriak dira (9 urte batez beste) eta langile prestatuak eta hainbat kalitate ziurtagiri dituzte (ISO 9001), zerbitzu ona bermatzen dutenak.
Autobus guztiek dituzte uhalak eta monitore laguntzailearen zerbitzua. Lehen Hezkuntzako 2. mailara arte, ikasleek identifikazio txartel bat dute.
Bi sarrera daude goizetan (08:30ean eta 9:40an) eta 3 irteera arratsaldetan (15:45/17:00/18:00), eskolaz kanpoko jarduerak direla eta.
Autobus guztiek dituzte uhalak eta monitore laguntzailearen zerbitzua. Lehen Hezkuntzako 2. mailara arte, ikasleek identifikazio txartel bat dute.
Bi sarrera daude goizetan (08:30ean eta 9:40an) eta 3 irteera arratsaldetan (15:45/17:00/18:00), eskolaz kanpoko jarduerak direla eta.
AUTOBUSAK IRISTEN DIREN GUNEAK
- Barakaldo
- Ezkerraldea (Santurtzi, Portugalete, Sestao)
- Meatzaldea (Gallarta, Ortuella, Trapagara, Muskiz)
- Castro
- Bilbo
- Eskuinaldea (Erandio, Zubi Esekia, Berango)
AUTOBUSEN ORDUTEGIAK
- Ibilbideak/ordutegiak familiak ikasturte amaieran emandako informazioaren arabera egiten dira; beraz, aldaketa txikiak egon daitezke. Azaroan egiten dira azken egokitzapenak eta zehazten dira behin betiko, ikasturtea eta eskolaz kanpoko ekintzak hasita daudenean.
- • Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, ezin baita eguneroko trafikoa aurreikusi.
GELTOKI ALDAKETA
Gure ikastetxea da EAEko bakarra (garraiatzen den ikasle kopurua kontuan hartuta), egunero aldaketak egiten dituena ikasleen ohiko ibilbidean, familiek hala eskatzen badute, betiere plazak libre badaude.
- Ikasle bakoitzak sarrera/irteera geltoki bakarra dauka: aurreko ikasturte amaieran eskatutakoa. URRITIK MAIATZERA baino ez dira onartuko unean uneko aldaketak (eskolaz kanpoko ekintzen garaian). ESKATUTAKO ZERBITZUAN PLAZAK BADAUDE bakarrik eman ahal izango da alta epez kanpo.