ORIENTAZIO PERSONALA ETA ACADEMICA - FAMILIEKIN HARREMANA

 

Gure ikastetxean, garrantzi berezia ematen diogu gure ikasleei beren bizitza akademiko osoan jarraipena egiteari, eta egunero-egunero erakusten dugu hori, ekintza hauen bitartez:

orientacion

 

opacademica00jpg

ORIENTAZIO PERTSONALA ETA AKADEMIKOA

Irakasgai eta azterketarako ez ezik, beren garapen pertsonalerako ere ematen diegu orientazioa ikasleei: emozioak kudeatzeko, beren ingurukoekin elkarbizitzeko…

GROW EREDUA-ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Etengabeko hobekuntzan sinesten dugu, eta, beraz, beren helburu pertsonalak eta akademikoak eta horiek lortzeko ekintzak ezartzen irakasten diegu ikasleei, 5 urte dituztenetik 2. Batxilergora bitarte.

TUTORETZA, IKASLEA PROTAGONISTA DELA

Ikasleak bere hobekuntzan inplikatu behar du; hori dela eta, gure ikasleak familiekin egiten diren tutoretzetan parte hatzen dute Lehen Hezkuntzako 3. mailatik, bere lorpenak eta hobetzeko arloak azaltzeko.

 growmc00

ARRETA ANIZTASUNEAN

Denok gara ezberdinak, eta behar ezberdinak izan ditzakegu. Gure jarduteko modua ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen dugu, banakako arreta planen bitartez.

ORIENTAZIO PROFESIONALA 

Oinarrizko orientazio akademiko eta profesionaleko ekintzak egiten ditugu, ikasleei, beren interesen arabera, aukerarik onena hautatzen laguntzeko.

FAMILIEKIN HARREMANA

Harreman estua dugu familiekin: 3 tutoretza egiten ditugu familia bakoitzarekin, eta etengabeko arreta ematen diegu mezuak bidaltzeko plataformen edo bideo deien bitartez.

GAITASUNEN ETA BALIOEN EREDUA

Harro gaude geure eredu pedagogikoa dugulako eta astero lan egiten dugulako gure ikasleekin, besteak beste pertsonak izaten, elkarbizitzen eta emozioak kudeatzen ikas dezaten.

%MCEPASTEBIN%
 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816