HISTORIA 

IKASTETXEAREN NORTASUNA / IDEIAK

1969an, familia talde batek Irakaskuntza Kooperatiba bat eraiki zuen Barakaldon, eta El Regato ikastetxea sortu zuten. Ulertu zuten garai hartako hezkuntzarekiko bide alternatibo bat eman nahi zietela beren seme-alabei, eta etorkizun hobe bat.

Honela definitu izan da hasiera-hasieratik: plurala, laikoa, euskal gizartean txertatua eta edozein erakunde politiko edo erlijiosorekin loturarik gabea.

Gure Ikastetxea hainbat belaunaldik ahalegin eta ilusio handiarekin egindako lanaren emaitza da. Helmugak herentzia irekia uzten du proiektu berrietara eta etengabeko berrikuntzara, zeinetan ikaslea izango den benetako protagonista. 

Historia

Gaur egun, pedagogiaren munduan, berritzailetzat jotzen da gure hezkuntza eredua, eta 
izaera propioduntzat. Unescorentzat egindako "Hezkuntza, altxor ezkutua" Delors txostena eta haren lau zutabeak eta Gaitasunen eta Balioen araberako Kudeaketa Eredua ditu oinarri. Hain zuzen, honako hauek sustatzen ditu gure ereduak:

  • Pertsonaren hazkuntza integrala, bost esparru hauetan: nortasuna, emozioa, gorputza, gogoa eta arlo soziala, bere bizi proiektua gauzatzera eramango duen bere funtsarekin erabat lotuta.
  • Pertsonak (irakasleak, irakasleak ez diren langileak, ikasleak eta familiak) kooperazioan, elkarrekiko errespetuan, autoerantzukizunean eta erantzunkidetasunean oinarrituta antolatzea eta kudeatzea planteatzen dugu, pertsonaren bost esparruetan trebetasunak ezagutuz eta erabiliz.   

XXI. mendeko ikastetxe bat nahi dugu etengabe aldatzen ari den mundu batean, zeinetan ikastea ez baita imitatzea, baizik eta deskubritzea.  

1971
2021
IKASTURTEA
225
1577
IKASLEAK
10
113
LANGILEAK
228
1837
BAZKIDEAK
 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777