Pasadan azaroan Bizkaiko Elikagaien Bankuak egindako kanpainarekin parte hartu genuen elikagaien bilketarekin, eta ikastetxetik 510kg jaso dituzte! Lankidetza honen bidez, eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2019rako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 223 zentroetan doako 4.000 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 30.000 pertsona dituztelarik.
Aurreko asteartean, azaroaren 26an, Osasun Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleak Ertzaintzako laborategi zientifikoetara joan ziren Forensic Science izeneko nazioarteko proiektua lantzera.
Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Eguna da, eta ikastetxean ospatzen ari gara! Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergora arte, ekintza ezberdinak egiten ari dira egunean zehar. Euskal dantzak, herri kirolak, altxorraren jolasa, muralak, abestiak… Gainera, haur hezkuntzan Argitxo iratxoa bisitan joan da, euskararen ikonoa.
Azaroak 25 dela eta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, 5. eta 6. mailako zenbait ikasleakBarakaldoko Udalak gonbidatu ditu Herriko Plazan egin den ekitaldian parte hartzera, beste barakaldar batzuekin batera.
Pasadan larunbatean, azaroaren 30ean, ikastetxetik Fair Saturday mugimendura batu ginen eta haurrentzako tailerrak, magia eta dantza saioak antolatu genituen Barakaldoko CISean, Los Hermanos Parkean. Eta bertaratu zineten laguntzarekin, 500€ bildu genituen Creando Futuros GKEarentzako, Mbourg/Senegaleko umeak laguntzeko!
58-en artean 75. orrialdea