JOLASTUZ - HAUR HEZKUNTZA 

infpe00

GAITASUNEN ETA BALIOEN EREDUA: PERTSONAREN GARAPEN INTEGRALA

Gure hezkuntza ereduak pertsona bere esparru guztietan erabat garatu dadin sustatzen du. 2 eta 7 urte bitartean garatzen ditu haurrak bere nortasunaren oinarriak. Uste dugu hezkuntza prozesuak globala izan behar duela eta garrantzi bera izan behar dutela alderdi kognitiboek, korporalek, sozialek eta emozionalek.

infpe01

PEDAGOGIA AKTIBOAK: GIROA, IKASKUNTZAREN SUSTATZAILE GISA

Pedagogia aktiboek behaketaren eta esperimentazioaren bidez sustatzen dute ikaskuntza, horretarako behar diren giroak, materialak eta baliabideak emanez. Azken batean, gakoa da espazioak eta materialak diseinatzea, ikasgelak esperimentatzeko laborategiak izan daitezen. Ikastetxean, honako giro hauek sortu ditugu gure ikasleentzat:
  • Bizimate matematikarako gaitasuna garatzeko.
  • Berbalagun hizkuntzarako gaitasuna garatzeko. 
  • Jolasplay , jolas sinbolikorako eta autonomia garatzeko. 
  • Atelier, arteen laborategia.
  • Eureka, zientziarako gaitasuna garatzeko.
  • Ciberspace, (gaitasun digitala).
  • La sala de psicomotricidad, gorputzaren gaitasuna garatzeko.

infpe02

“EMOZIONATU EGITEN GARA” ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Neurohezkuntzak egiaztatu du ikastea konexio neuronalak sortzea dela, eta, horretarako, bi gauza dira funtsezkoak: emozioak eta motibazioa. Hori dela eta, haurra da ikaskuntzaren eta jolastuz ikastearen protagonista.

infpe03

ORIENTAZIO PERTSONALA ETA FAMILIEKIN HARREMANA 

Gure ikasleen orientazioa ikastetxean hasten diren egunean bertan hasten da. Ikasturtean zehar, hiru tutoretza egiten dira familiekin, ikasle bakoitzari jarraipen sakona egiteko: aurrez aurreko bi tutoretza egiten dira, eta bisita bat ikasgeletara, nola lan egiten dugun ikusteko. Badakigu ikastetxeak eta familiek elkarrekin lan egitea dela eskola arrakastaren oinarria. Horrez gain, Educamos plataforma digitala dugu, familiekin mezu elektroniko bidez etengabeko harremana izateko eta eguneroko jarraipena egiteko.

infpe04

PROIEKTU DIGITALA

Gure irakasleek sortutako edukiarekin osatutako plataforma digitalak dituzte ikasleek (moodle, google site, classroom). Plataforma horietan, hala familiek nola ikasleek ikasgelan landutako edukiak dituzte eskura, ikasleen autonomia bultzatzeko.Ikastetxean, haur hezkuntzako ikasgeletan ere gailu informatikoak ditugu ikasle bakoitzarentzat, 4 urtetik aurrera. Helburua da adin horietan hastea gaitasun digitala lantzen eta ikasteko baliabide motibatzaileak erabili ahal izatea.

infpe04

PROIEKTU LINGUISTIKOA

Hirueledun gisa definitzen dugu gure ikastetxea. Hori dela eta, haur hezkuntzan ingelesezko eta euskarazko irakasgaiak (Gizarte, Inguru… eta euskara) dituzte ikasleek. Komunikazio hizkuntza euskara da, aukeratutako eredua edozein dela ere, hizkuntza horretan murgiltzeko.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777