Pasadan larunbatean, azaroaren 30ean, ikastetxetik Fair Saturday mugimendura batu ginen eta haurrentzako tailerrak, magia eta dantza saioak antolatu genituen Barakaldoko CISean, Los Hermanos Parkean. Eta bertaratu zineten laguntzarekin, 500€ bildu genituen Creando Futuros GKEarentzako, Mbourg/Senegaleko umeak laguntzeko!

Hemendik eskerrak eman nahi diegu hau posiblea egin duzuen guztioi: Valen Magoa ekitaldiaren anfitroia izan eta egindako magiarengatik, Lehen Hezkuntzako 4. A eta B ikasle zein Nieves Navarro eskolari euren dantza saioagatik, DJ Pacori disko festa dibertigarria prestatzeagatik eta hau aurrera atera zezan parte hartu duzuen guztioi. Mila esker!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777