Gaur, azaroaren 25a, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da, eta ikastetxetik egun honetara batu egin gara. Haur Hezkuntzako mailetatik, Batxilergora arte, goiz honetan zehar ekintza ezberdinak burutu dituzte.

Hasteko, ikastetxeko txikiek kartela more batzuk margotu dituzte patio irekian jarri direnak horma-irudi baten oinarri bezala. Hauen gainean, Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasleek egindako leloak jarri dituzte. Gainera, guztien artean puzzle bat egin dute, eta Batxilergoko ikasleek idatzi bat irakurri egin dute. Amaitzeko, guztiak batera 25N irudikatu dute.

25n elregato 02

Aldi berean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen ordezkari batzuk Barakaldoko Udaletxeak egun honengatik antolatu duen ekitaldira gonbidatuak izan dira. Bertan, gelan egindako kartela batzuk jarri dituzte, eta gure irakasle batek ere egun honen esanahiaren inguruko testu bat irakurri egin du.

25n elregato 03

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777