Atzo, azaroaren 20an, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle zein familientzat zuzendua zegoen bilera informatibo bat antolatu genuen, eta Deustu eta Mondragoneko Unibertsitateak eta Zabalburu Ikastetxearen partaidetza izan genuen. Zentro bakoitzak bere hezkuntza eskaintzaren berri eman zuten, eta egin zieten galderak erantzun zituzten.
Aldi berean, DBH eta Batxilergoko orientatzaileak 2. Batxilergoko ikasleekin aurrera eramango duen orientazio prozesuaren berri eman zuen. Ikasleei dituzten biderik onenak aukeratzeko erreminta eta beharrezko laguntza erraztean datza, beti ere eurek izanda, modu libre eta arduratsu batean, euren erabakiak hartuko dituztenak.
Eskertzen dizuegu parte hartu zenuten guztioi!
