Pasadan larunbatean, urriaren 26an, El Regato Ikastetxeko bigarren promozioko ikasle ohiak gure instalazioak bisitatzera eta hemen igarotako uneak gogoratzera etorri ziren.
Ostiral eta larunbatean, urriaren 25 eta 26an, 2. Batxilergoko Irune, Sandra eta Itxaso ikasleekB24-24 ordu Eraberritzen Ekimeneko 2. Edizioan parte hartu zuten, lan taldearen saria lortuz! Ekintza hauEuskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteak bultzatzen du, Euskaltel eta Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetzarekin.
Hasi berri dugu, aurten ere, Batxilergoko 1. mailako ikasleek parte hartzen duten Denok ikasi, denok irakatsibelaunaldi arteko proiektua. Barakaldoko CIS-aren elkarlanari esker, gure ikasleek eguneko zentro honetako langileekin goiz bat pasatzen dute, hirugarren adineko pertsonekin lanean dihardutenak.
Ikasturte honetan ikasle-truke programa berri bat hasi dugu Italiarekin. DBH 2. mailako ikasleek pasadan urriaren 16an Bergamoko probintzian dagoen Sovere herrira joan ziren, ikasle italiarrekin batera egun batzuk pasatzeko.
Berriro ere ikasturte honetan, Connecting Europe ikasle-truke programa martxan jartzen dugu, oraingoan Ernest Barlach Gymansium de Schönberg y Robert Bosch Gymnasium ikastetxe alemaniarreko ikasleak jasotzeko. DBH 4. mailako ikasleekin batera egongo dira urriaren 2a arte.
61-en artean 75. orrialdea