Aurreko asteartean, azaroaren 26an, Osasun Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleak Ertzaintzako laborategi zientifikoetara joan ziren Forensic Science izeneko nazioarteko proiektua lantzera. 

Bertan, krimen eszena bat aurkitzen dutenean, edota susmagarria bat bilatzen ari direnean zer ebidentzia kontuan hartu behar dituzten, zer froga egin behar den ebidentzia bakoitzeko eta zer datu eman diezagukeen ebidentzia bakoitzak azaldu zieten. 

Horretaz gain, hainbat laborategi bisitatu zituzten, eta hor ikusi zuten nola egiten diren drogen azterketak, nola detektatu diru faltsua, nola egin erretratu robotak, etab. Oso interesgarria izan zen!

 

 

El Regato

Familia-kooperatiba gisa antolatutako itunpeko ikastetxea gara, laikoa, eleanitza eta irabazi-asmorik gabekoa.

ORDUTEGIA

IDAZKARITZA ETA ADMINISTRAZIOA

Eskola-egunak: 9:00etatik 18:30era

Gabonak eta Aste Santua: itxita

Udan: 8:00etatik 14:00etara

 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
( 944 991 866 - 649 422 777