Ostiral eta larunbatean, urriaren 25 eta 26an, 2. Batxilergoko Irune, Sandra eta Itxaso ikasleekB24-24 ordu Eraberritzen Ekimeneko 2. Edizioan parte hartu zuten, lan taldearen saria lortuz! Ekintza hauEuskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteak bultzatzen du, Euskaltel eta Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetzarekin.
Getxoko Aixerrota Institutuan 24 orduz giltzapean, bere adineko beste ikasleekin batera, parte hartu duten enpresek proposatu dituzten erronketariko bati konponbidea aurkitu beha izan diote denbora horretan. Ekimen honen bidez, parte hartzaileek euren ekintzailetza martxan jarri dute ikasi eta gozatu duten heinean.
Era berean, adituak diren pertsona batzuek mentoring egin diete eta bertan zegoen talentua biltzen saiatu dira.
Iniziatiba oso ona izan da ikasitako praktikan jartzeko.
