Hasi berri dugu, aurten ere, Batxilergoko 1. mailako ikasleek parte hartzen duten Denok ikasi, denok irakatsibelaunaldi arteko proiektua. Barakaldoko CIS-aren elkarlanari esker, gure ikasleek eguneko zentro honetako langileekin goiz bat pasatzen dute, hirugarren adineko pertsonekin lanean dihardutenak.
Ekintza honekin gelatik irteten dira hezkuntza esperientzia aberasgarri bat bizitzeko, giza pertsona bezala hazi, bizitzan aurkituko dituzten erronka berrietara prestatu eta nagusien ongizatea hobetzen laguntzen duten heinean.

Hamabost egunean behin, mailako gela bat zentro honetara joango da bertako erabiltzaileekin ordu batzuk pasatzera. Bertan hainbat ekintza burutuko dituzte, bai taldeka, bai bikoteka. Gainera, ikasle bakoitzak erreferentziako pertsona bat izango du ahalbidetuko duena lotura sortzen beraien artean
