2018-2019 ikasturtean 3 urteko gela berria inauguratu genuen. Aurten, iaz hasitako proiektuarekin jarraitzeko helburuarekin, 4 eta 5 urtekoak berritu ditugu. Oraingoan, espazio bakar bat izan ezean, giro ezberdinetan banatuta dago (matematika, irakurmen eta idazmena, jolas sinbolikoa, plastika), gaitasun ezberdinak garatzeko material, jolas… ezberdinak dituztenak.
Baita guztiona izango den espazio bat ere, egunari ongi etorria edota ingeleseko klase bat emateko talde handian.

Espazio honek, Ipargela (iparrorratza hitzetik eratorria) izena duten erreferentziako bi gela handi ditu, bata 4 eta bestea 5 urteko ikasleentzat. Bertan, balio eta gaitasunen hezkuntza proiektua, irakurmena eta idazmena, jolas sinbolikoa… landuko dute.
Era berean, txikiagoak diren beste lau gela ere dituzte, honako tailerra hauek lantzeko:
- Bizimate: matematikak lantzeko.
- Atelier, plastika eta musika praktikatzeko.
- Eureka, zientziaren munduan murgiltzeko. Hau beste hiru mikro guneetan banatuta dago: kimika eta esperimentuena, fisikakoa polea eta indarreko materialekin eta naturari zuzenduta dagoena.
- Ciber space, teknologia berriekin ibiltzeko eta ingelesa lantzeko. Hemen, amaiera emango diete garatzen ari diren proiektuei.
Haur hezkuntzako patioaren estaldurari dagokionez, ahalbidetzen du euria egiten duen egunetan ere umeak patio hau erabiltzea, baita lehen zikloko lehen mailakoek ere. Baita leku hau heziketa fisikoko klaseak egiteko ere erabili daiteke, balio anitzeko gune bat bilakatuz.
Txoko berri hauekin, ikaslearen autonomia, esperimentazioa, manipulazioa… sustatuko dugu. Ikasketa hurbilagoa, praktikoagoa eta bizigarriagoa eginez.
