Atzo, azaroaren 6a, Zientzia Asteko XIX. Edizioa martxan jarri zen, igandea, azaroaren 10a, arte iraungo duena. Eta WSTA taldeko 2. Batxilergoko ikasleak gonbidatuak izan ziren Clara Campoamor-en ospatu zen inaugurazio ekitaldira, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatesarekin batera.
Egun hauetan Barakaldo ikerkuntza eta ikaskuntza espazioan bilakatuko da Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Azoka azaroaren 9an, larunbatean, ospatuko dena, ekintza nagusia izango da, eta bertan 19 tailer ezberdinez parte hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Era berean, bertaratzen diren pertsonek, First Lego League txapelketaren irabazleen lanaezagutzeko aukera izango dute, elektrotrajea aurkeztu eta goiz guztian zehar errobotaren erakustaldiak egingo dituztelako izango duten errobot misioen mahaian.
