Pasadan otsailean, Osasun-Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleak benetako polizia zientifiko bihurtu ziren Forensi Science proiektuaren bidez. Azaroan, ikasle talde honek Ertzaintzako laborategi zientifikoa bisitatu zuen. Bertan, kasu bakoitzetik lortzen diren ebidentziak zelan landu behar dituzten ikasi zuten.
Oraingoa, eurek izan dira polizia hauen azalean sartu direnak eta lapurreta eszena baten frogak bildu eta aztertu dituztenak: ehuneko zuntza, hartz-markak, odolaren genetika-profila, ile-sustraiko DNA…
Era berean, esperientzia honek aukera eman die metodologia zientifikoa laborategian lantzeko.
