20-21 ikasturterako Batxilergoko Matrikulazio epea berria zehaztu du Eusko Jaurlaritzak. Maiatzaren 11tik 22ra aurkeztu ahal izango dira eskaerak, luzapen berririk ez bada.

Interesa duzuenok, hurrengo helbidera idatzi behar duzue eta eman beharreko pausoak jakinaraziko dizkizuegu: Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu.On-line egiten diren eskabideak maiatzaren 4tik aurrera egin ahal izango dira Ikasgunearen bidez: https://ikasgunea.euskadi.eus/es/inicio.

Hurrengo dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa da:

  • Ikasleari eta tutoreei dagozkien familia liburuko orrien fotokopia.
  • Errolda-agiria.
  • Ikaslearen tutore legalaren NAN kopia.
  • Behar bereziren bat duen ikaslearen kasuan, hezkuntza-behar berezien galdetegia.
  • Ikaslea, edota tutoreren batek elbarritasunen bat izanda, honen ziurtagiria.
  • Familia ugariaren ziurtagiria, izatekotan.

Honen inguruko informazio guztia Eusko Jaurlaritzako web orrialdean aurkituko duzue: https://bit.ly/2W9cXdR

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777