Eguraldi ona aprobetxatuz, 5 urteko ikasleek bisita txiki bat egin dugu eskolako baratzera. Bertan, landatuta dauden produktuetako batzuk ikusi ahal izan ditugu, konpostaren prozesua eta haren funtzioa ikasi tugu, eta hainbat bankadatako lurra manipulatu ahal izan dugu; arrastelatuz, ureztatuz, belar txarrak kenduz, eta horrela, beste elikagai batzuk landatzeko prestatzen lagundu dugu.
OHARRA: udalekuen eskaintza martxoaren 8an argitaratutako Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren arabera egiten da. Protokoloak etorkizunerako murriztaileagoak balira, udalekuak bertan behera utzi beharko genituzke eta ordaindutako zenbatekoa itzuli beharko genuke.
Izena emateko eta inprimakian sartzeko, udalekuen fitxategi erantsia deskargatu behar da. Izen-emateak matrikularen zenbatekoa ordaindu ondoren baino ez dira irmoak izango.
Izena eman nahi duten beste ikastetxe batzuetako ikasleek 10 €gehiago ordaindu beharko dituzte eskola-aseguru gisa. Ordainagiriak bidaltzeko, honela egin beharko duzue:
El alumnado de otros centros que quiera inscribirse, tendrá que hacer un ingreso de 10€ más en concepto de seguro escolar. Para remitir los justificantes de pago, tendréis que hacerlo de la siguiente manera: SARBIDE FORMULARIOA
ZORIONAK AIMAR!!!
Batxilergoko 2. mailako Aimar Garcia gure ikaslea lehen postuan geratu da estatuko olinpiada filosofikoaren bideo kategorian. Aurtengo gaia "askatasuna edo segurtasuna" izan da.
Gero eta gehiago jabetzen gara gure planeta zaindu behar dugula eta gure baliabide naturalak murriztea saihestu behar dugula. Jakin badakigu baliabide nahikorik ez badugu ezin izango dugula behar bezala elikatzeko beharrezko elikagairik lortu. Euskal Herrian, elikagai asko eta askotarikoak ditugu elikadura osasungarria eta orekatua izateko, baina animalia proteina (balio biologiko handikoa) asko kontsumitzen da, eta, horren ondorioz, inpaktu handiagoa eragiten dugu ingurunean. Gure ohiko menuak landare jatorriko menuekin konbinatuz (hilean behin), ingurumenerako jasangarriagoak izatea lortuko dugu.
Desberdina, azken pandemia-urte honetan gertatzen ari diren egoera gehienak horrela deskriba ditzakegu. Batxilergoko 2. urteari agur esateko ekitaldia horrela defini dezakegu, egungo egoera dela eta; izan ere, ospakizun eta ekitaldi jendetsu guztiak ahalik eta adierazpen txikienera murriztu behar izan dira, osasun-segurtasunaren eta -higienearen arloko baldintza guztiak betetzeko.
44-en artean 75. orrialdea