Hamar hilabete pasatu dira irailean ikasturtea hasi genuenetik, eta egun batzuetan amaierara helduko da. Ikasle askorentzat espero duten ikasturte amaiera eta uda ailegatuko dira. Hori dela eta, Euskadi Irratiko “Boulevard” irrati magazina ikasturte amaieraren inguruko programa berezi bat emititu du. Igarotzen ari garen pandemiagatik ikasturte berezia izan denez, Bizkaiko ikastetxe ezberdinekin konexioak egin dituzte hauen esperientziak ezagutzeko.
Gure kasuan, solasaldi batean parte hartu dute 1. Batxilergoko bost ikaslek eta bertan azaldu dute zelan igaro den ikasturte ezberdin hau, zenbait kasutan islamendu eta berrogeialdiengatik astindua izan dena. Baita hitz egin dute pandemia honetan gazteriak jasan dituen salaketen inguruan.
Programa hau aurrera eramateko, laugarren pisuko gela batean irrati estudio txiki bat antolatu zen, eta parte hartu zuten bost ikasleez gain, beste ikasle batzuk ere egon ziren publiko moduan ohiko klase bat izango balitz bezala.
Hizketaldi honetan ere parte hartu zuen Fermin Labayen, Gurutzeta Ospitaleko ZIUko arduraduna, eta Felipe Gomez, Barakaldo auzokide bat, bere 65 urterekin bi hilabete baino gehiago ospitaleratuta egon zena ZIUan. Bakoitzak Coronavirusaren kontrako borrokaren inguruko ikuspuntua eman zuen.
https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/8130851/colegio-el-regato-tertulia-sobre-lo-que-ha-supuesto-pandemia-/