Gaur, irailaren 9a, ofizialki ongi etorria eman diogu 21-22 ikasturteari! Eta hasiera eman diogu gure zerbitzuetariko batzuk errekuperatuz. Besteak beste, DBH eta Batxilergoan ohiko ordutegira bueltatuko dira eta ikastetxean berriro bazkalduko dute DBH 3. mailan aukeratzeko posibilitatearekin eta Batxilergoko entsaladen uhartearekin. Urrian hasiko dira eskolaz kanpoko jarduerak, ikastetxeko protokolo orokorrari jarraituko diotenak, eta garraioaren etengabeko aldaketak ahalbidetuko ditugu.

Era berean, berritasunen batzuekin ere hasi gara, hala nola goiko patioko estalki berria, aire zabaleko espazio estali gehiago lortzeko aukera ematen diguna, baita Bigarren Hezkuntzako ikasgelak ere, beirazko lan-espazio berriak dituztenak.

Horrez gain, ikasturte honetan ere Kontingentzia Plan bat eta segurtasun-neurriak izaten jarraitzen ditugu. Horiek egunero gauzatuko dira ikastetxean, bestek beste, maskara nahitaez erabiltzea 6 urtetik aurrera, eskuen aldizkako higienea, segurtasun-distantziak mantentzea, aireztatutako espazioak, patioetako segmentazioa eta barneko pasaguneetako kontrola…

Guzti honekin, gogo eta ilusio handiarekin hasi dugu ikasturtea, eta oso berezia izatea espero dugu.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816