Natalia Bugallo, DBHko 4. mailako ikaslea, urriaren 3tik 6ra Guadarraman (Madril) egingo den ESenRED “Planeta salba dezagun” Estatu mailako V. Konfint-ean ikastetxeko ordezkari bezala joateko hautatua izan da. Gazteak euren proiektuak partekatzeko eta iraunkortasunean aurrera egiteko neurriak aldarrikatzeko bilduko dira, "Herriak eta hiriak eraldatzeko eskola eraldatuz, amets lorgarria" leloarekin, ESenREDek parte hartzen duen Hiri Agendaren Proiektuari dagokionez.
ESenRED (Sareko Jasangarritasunerako Eskolak) administrazio publikoen (autonomia-erkidegoak, udalak, aldundiak) ekimenez sustatutako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe jasangarrien sareen estatuko sarea da.
Bideo honetan gazteen konferentzia honi buruzko informazio gehiago ikus dezakezue:https://bit.ly/3ueVMIw
