Joan den ostiralean, Batxilergo Bio-Sanitarioko 1. mailako ikasleek zientzia-dibulgazioko tailer batean parte hartu zuten, Zientziaren Astearen barruan Ilusionarte Itsas-Zientziekin: Itun Berdetik zure Hondartzara izenpean, eta DBHko 3. eta 4. mailetan, errealitate areagotua erabiltzen duen lehiaketa batean, Alboan erakundeak sustatua, gizarte-desberdintasunaren arrazoiak aurkitzeko. Bi tailerrak online eman ziren ikasgelatik.
Urriaren 20an eta 21ean Euskalitek Euskalduna Jauregian antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Kongresua ospatu zen, eta atzoko jardunaldian Monika Gutierrez, ikastetxeko zuzendariak, eta Ainhoa Espinosa, Hobekuntzako arduradunak, Covid osteko agertoki batean lan egiteko moduei buruz hitz egin zuten.
El Regato ikastetxearen hezkuntza-proiektua ezagutu nahi duzu? Gure instalazioak ezagutu nahi dituzu? Zure kasua bada, orain gu ezagutzera etortzeko aukera duzu, azaroan, abenduan eta urtarrilean antolatu ditugun hitzaldi informatiboei esker.
Joan den asteazken eta ostegunean, urriaren 13 eta 14an, Nerea Lopez psikologoak eta Pedro Garcia Aguado, Hermano Mayor programako aurkezle ohiak, nerabezaroari buruzko hitzaldi batzuk eman zituzten Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko familia eta ikasleentzako.
Urriaren 13an, asteazkena, 18:30etan, DBH eta Batxilergoko familiek "Hezten nerabezaroan. Gurasoentzako baliabideak" hitzaldi informatiboan parte hartzek aukera izango dute, Nerea López psikologoak emango duena.
Hitzaldi honetan nerabe baten burmuinak nola funtzionatzen duen, haiekin komunikatzea zein zaila den eta komunikazio positiboa lortzeko nola lan egin azaltzen saiatuko da. Nerabeekin komunikatzeko lan konplexu eta korapilatsu horretan lagunduko duten jarraibide eta TIK batzuk emango dira.
41-en artean 75. orrialdea