Astelehenean ikastetxeko ateak berriro ireki genituen egokitzapen epea hasi zuten 2 urteko txikiei ongi etorria emateko, eta hauekin batera 21-22 ikasturteari hasiera eman genion. Hiru egun hauetan euren tutorea, kideak eta urte honetan euren gela izango dena ezagutzen ari dira.
Gaur ere egun berezia da, izan ere, 3 urteko umeak jaso ditugu euren lehen egunean, eta hasiera zoriontsua izan dezaten espero dugu.
Bihar, Bazkideen Atalean txikien lehen egun hauen argazki bilduma aurkituko duzue.