Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horregatik, ikastetxean hainbat ekintza egiten ari gara hori ospatzeko. 2 urteko txikien kasuan, etxetik lelo bat ekarri dute Argitxoko horma-irudi batean itsatsiko dutena. Gainera, iratxo honen bisita jasoko dute, ondoren etxera eramango dituzten dominak emango dizkiena.

Bestalde, Haur Hezkuntzako 2. zikloan musika, abesti eta koreografien erritmora ospatzen ari dira, Argitxoko zintzilikario batzuk margotzeaz gain. Eta Lehen Hezkuntzan kamiseta batzuk prestatzen ari dira "Euskaraz bizi nahi dut" leloarekin.

Bukatzeko, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan euskararen erabilerari buruz hausnartzen ari dira eta Padlet tresnarekin mural kolaboratiboak sortuko dituzte.

Datozen egunetan jarduera ezberdinetako argazki galeriak aurkituko dituzue Bazkideen Arloan.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816