Azaroan zehar, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sare sozialen eta bideojokoen prebentzioari buruzko hainbat tailer egin dituzte Emoki Elkartearen eskutik. Hainbat dinamiken bidez, ikasleek sare sozialak eta bideojokoak erabiltzeak sortzen dizkien emozioak landu dituzte, eta haien arriskuei buruz ere hausnartu dute.

Elkarte horrek espazio fisiko eta digitaletan harreman osasungarriak sustatzen ditu hainbat programa eta tailerrekin, hala nola gure ikasleek parte hartu dutenarekin. Gure kasuan, SentIKTuz programa egin dute, nerabeen eta aurre-nerabeen ongizate integrala sustatzeko, sexualitatearen, afektibitatearen eta emozioen lanetik abiatuta, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek pertsonengan duten eragina kontuan hartuta.

Bazkideen Arloan jardueraren argazkiak utziko dizkizuegu.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816