STARTinnova proiektuaren bederatzigarren edizioan parte hartu duten Batxilergoko 2. mailako taldeetako bat hautatu dute bost finalistetako bat izateko, ekimen honetan parte hartu duten Bizkaiko eta Arabako hirurogei ikastetxe baino gehiagoren artean.
Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan, aurten Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) ezagutzea helburu duena, ikastetxean “Eko-ordezkarien” taldea sortu dugu, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara bitarteko ikasleen ordezkariek osatua, eta helburu horien alde borrokatzeko konpromisoa dutena.
Gaur, otsailak 4, Agate Deuna bezpera da, eta ikastetxean ospatu nahi izan dugu. Haur hezkuntzako txikiek geletatik atera dira eta makilen erritmoan abestu dituzte abestiak. Zer ondo egin duten!
Duela hilabete batzuk esan genizuen bezala, Batxilergo Teknologikoko 1. mailako ikasleak Industria Erronka proiektuan parte hartzen ari dira, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) sustatua. Ekimen honek sektoreko enpresen eta ikastetxeen arteko topaketa ugari sustatzen ditu. Lehenengoan, Alstom Bombardier enpresak bisitatu gintuen, eta bigarren aldi honetan, ikasleak Haizea Wind Group industria-taldearen instalazioetara hurbildu dira. Talde horrek Bilbon du egoitza, eta dorre eolikoak eta offshore zimenduak egiten ditu.
Urtarrilaren 17tik 28a arte, 2022-2023 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH matrikulazio epea irekita egongo da. Eskabideak ikastetxean bertan edo online egin ditzakezue. Aurrez aurrekoa egin nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzue hurrengo estekaren bidez: https://bit.ly/34tvMQP. Hitzordua hartzen duzuenean, ikaslearen izena, matrikula egingo duzuen maila eta kontakturako email bat jarri behar dituzue.
37-en artean 75. orrialdea