Atzo, arratsaldeko albistegian, Emakume Ausartak, Emakume Apartak, Gurutzetako Kultur Etxean antolatu dugun erakusketari buruzko erreportajea emititu zuen Tele7k. Batxilergoko ikasleen eta irakasleen parte-hartzeaz gain, Amaia del Campo Barakaldoko alkatesa ere izan genuen, gure ikasleek egindako lana bertatik bertara ikustera animatu zena.
Hemen uzten dizuegu erreportaje osoa, ikus dezazuen. Eta oraindik ez bazarete joan erakusketa bisitatzera eta historiako emakumeak ezagutzera, oraindik aukera duzue martxoaren 18ra arte.
Tele 7ko erreportajea: https://bit.ly/3pS0lHL