Batxilergoko 1. mailako ikasleek Mikel Urdangarin kantautorearen bisita jaso dute, Hezkuntza Sailak bultzatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan.
Horrela, abeslariak bere musika ibilbideaz eta sormen prozesuaz hitz egin die (lehen hitzak edo akordeak idazten dituenetik bere lana zuzenean edo disko batean kaleratzen duen arte), azken hamarkadetako euskal musika kulturari errepasoa egiteaz gain. Hau guztia bere abestiren bat zuzenean abesten zuen bitartean.
Atzo ikastetxeko Ingurumen Batzordearen lehen bilera egin zen, IRAES 21 Taldeko ikasleek, 2 familia ordezkarik, gizarte-taldeko 2 kidek eta Kudeaketa Taldeko 2 kidek osatua dagoena.
Gaur jaso dugu Eskola Jasangarriaren ziurtagiria, Busturiako Ekoetxea Urdabain egin den ekitaldian, beste 31 ikastetxe publiko eta itundurekin batera. Beste batzuetan bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman dituzte sariak.
Igande honetan, ekainaren 5ean, ikastetxeko festa goitik behera ospatu dugu! Bi urtez ezin izan dugu ospatu, eta, azkenean, jaiegun honetaz gozatu dugu berriro.
Gure txapeldunek berriro egin dute! Duela astebete Bizkaiko txapeldun izendatu ziren, eta asteburu honetan Gasteizen jokatu diren eskolarteko txapelketetan, El Regato Ikastetxearen eta Bizkaiaren ordezkari gisa, Arabaren eta Gipuzkoaren aurkako bi norgehiagokak irabazi dituzte! Horrela, Euskadiko txapeldun izendatu dira!
32-en artean 75. orrialdea