Ba al duzu 2020an edo 2021ean jaiotako umerik? Zure seme-alabentzat bestelako hezkuntza-proiektu bat bilatzen ari zara? Ez pentsatu gehiago, eta zatoz gu ezagutzera! Oraindik garaiz zabiltza.
Aurten ere, IRAES taldea aurkeztuko dizuegu, DBHko 3. mailako ikasleek osatua. Kasu honetan, Iratxe Puertas, Ekain Castaño, Nora Peña, Mikel Rodriguez, Tania Lodeiro eta Inar Negro arduratuko dira ikasturtean zehar ikastetxean ingurumen-kontzientzia sortzeaz.
Atzo, abenduaren 14an, asteazkena, Donostiako Kursaal Zentroan, Kudeaketa Aurreratuari A-Euskal Sariak emateko gala ospatu zen, eta zilarrezko saria eman ziguten gure kudeaketagatik.
Gutxi falta da lehen hiruhilekoa amaitzeko, eta egun hauetan ohitura denez, menu berezia tokatzen zaigu jangelan! Eta hori osatuko duten platerak aukeratzeko, berriz ere ikasleen laguntza izan dugu, Desioen zuhaitza proiektuan parte hartu baitute.
Barakaldoko 19 ikastetxetako 500 haur eta familiak baino gehiagok 15.030,57€biltzen lagundu dugu jostailuen salmentarekin, joan den larunbatean, abenduaren 10ean, Herriko Plazan egin den Barakaldoko XX. Merkatu Txiki Solidarioan. Horietatik, gure ikastetxeak 899,50€ bildu zituen.
26-en artean 75. orrialdea