Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta gu egun berezi hau modu ezberdinetan ospatzen ari gara: dantzekin, musikarekin, herri kirolekin. Gainera, Julen Larrea ikasle ohi batek aizkolaritza erakustaldia egin du Lehen Hezkuntzako ikasle batekin. Ikusgarria izan da!
Belen Peñak, Creando Futuros GKEko ordezkariak eta ikastetxe honetako irakasle ohiak, hitzaldi oso berezia eman die Batxilergoko ikasleei erakunde horrek EULEUK SIBIIR eskolarekin egiten duen lanari buruz. Eskola hau Zonatel auzoan dago, Mbourren (Senegal).
Gaur, Gizarte Zientzien adarreko Batxilergoko 2. urteko ikasleek, lehen aldiz, StartInnova enpresa-ekintzailetzako programaren barruan gauzatzen ari diren proiektuak azaldu dizkiote Barakaldoko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Nerea Canterori. Nerea Cantero gure ikastetxera hurbildu da, El Correoko ordezkariekin batera, bertatik bertara proiektu hauek ezagutzera.
Gure erakundearen kudeaketari buruzko ebaluazio bat egin ondoren, gaur esan digute Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko Saria lortu dugula!
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Azterkosta programan parte hartu dute Batxilergo Biosanitarioko 2. urteko ikasleek. Programa honen helburua da pertsonek inguruko ingurunearekin duten lotura ezagutaraztea eta ezartzea, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean ikertuz.
28-en artean 75. orrialdea