DYAk bisita egin digu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro bat emateko, TXIKIDYA KLUBA proiektuaren barruan.
Lehen Sorospeneko prestakuntza programa honek txikienei aukera eskaini nahi die:
- Ikasi 112 zenbakia zuzenki erabiltzen.
- Ezagutu anbulantzia nolakoa den barruan.
- Nola jokatu behar den hemorragia baten aurrean.
- Benda errazak egiten.
- Desfibriladore erdiautomatikoak (DESA) maneiatzen.
Laburbilduz, larrialdi kasuetan ingurukoei laguntzeko prest egotea!
