El próximo jueves, 28 de febrero, celebraremos la Asamblea General de Socios, a las 17:30h en primera convocatoria, y a las 18:00h en segunda, y última, convocatoria, que tendrá lugar en la Sede Social (en el propio centro, Sala Azul).
Berriro ere, garai honetan egiten dugun bezala, Urteko Txostena argitaratzen dugu 2017-2018 ikasturteko gertakari eta esperientzia esanguratsuenak biltzen dituena, eta bi atalez konposatua dagoena. Alde batetik, hemen behean ikus dezakezuena, hezkuntza proiektuari bideratutako atala ikus dezakezue, zeinetan hezkuntza eredua, proiektuen bidez egiten dugun lana, gizartearekiko egiten ditugun ekintzak, emaitzen… inguruko informazioa ikusiko duzuen.
1. Batxilergoko ikasleek egin duten Women’s Space Technology Agency (WSTA) proiektuak Euskadio First Lego League txapelketa irabazi du! Lehiaketa hau pasadan larunbatean, otsailaren 16an, ospatu zen Gazteizko Europa Jauregian, eta ikasle talde honek 44 ikastetxeen artean irabazle ateratzea lortu zuen.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, osasun zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleek, Achucarro Neurozientzia Ikerkuntzarako Zentrotik etorri zen Fran Llaveroren eskutik hitzaldi batean parte hartu zuten. Topaketa honen helburua ikasleei emakumeak zientzian duen paperaren berri ematea izan da.
Era berean, hitzaldian zehar generoen arteko ezberdintasuna nabarmentzen dituzten datuak eman ziren. Baina emankorrena ikasle, irakasle eta zientzialari gonbidatuaren artean sortu zen eztabaida izan da.
68-en artean 75. orrialdea