STARTinnova programan parte hartzen duten 2. Batxilergoko talde batek, hautatuak izan diren bost finalisten artean geratzea lortu du, estatu mailako beste 160 talde parte hartzaileen artean.
Bioagradable izena du talde hau osatzen duten bost ikasleek sortu duten proiektua. Honen helburua, biodegradagarria diren produktuak banatzea da, baina online, bai denda fisiko baten bidez. Pertsonalizatu daitezkeen telazko poltsak, poltsa hidrodisolbagarriak eta azukre kanaberarekin egindako edalontziak dira salduko dituzten produktuak.
Ikasleek proiektua urrian hasi zuten ideiaren definizioarekin. Ondoren, Canvas eredua (negozio eredua) erabiliz, hau garatzen joan ziren. Amaitzeko, STARTinnova plataformara igo behar izan dute lana, eta bertan unibertsitateko irakasle zein ingeniaritza eta ekonomia arloko profesionalek ebaluatu dituzten.

STARTinnova
Programa hau, Batxilergoko edota prestakuntza profesionaleko ikasketak egiten duten ikasleei zuzenduta dagoena, gazteen jokabide ekintzailea sustatzea bilatzen du. Era berean, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematen die ikasleei.
Otsailaren 25ean proiektuak aurkeztu behar izango dituzte, eta irabazlea aukeratua izango da.
