1. Batxilergoko ikasleek egin duten Women’s Space Technology Agency (WSTA) proiektuak Euskadio First Lego League txapelketa irabazi du! Lehiaketa hau pasadan larunbatean, otsailaren 16an, ospatu zen Gazteizko Europa Jauregian, eta ikasle talde honek 44 ikastetxeen artean irabazle ateratzea lortu zuen.

Aurtengo erronka luzera handiko bidai espazial batean gizakiak aurre egin behar dion benetako arazo bati, fisiko zein soziala, konponbidea bilatzen oinarritzen da. WSTA proiektua elektrodoekin egindako jantzi bat sortzean datza, astronautek euren sistema fisiologikoan ezeztaezina den aldaketa bat pairatzea saihesteko.

Irabazleak Tenerifera joan behar dira martxoaren 23 eta 24an estatu mailan egiten den txapelketan parte hartzeko. Hezkuntza programa hau 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta 98 herrialdeetan aurrera eramaten da.

Era berean, parte hartu duten beste taldeak ere aipatu nahi ditugu primerako lana egin zutelako ere

euskadifirslego 01euskadifirslego 02

Hemen usten dizkizuegu hedabideetan agertu garen berrietako batzuk:

Euskadi Irrati, Itsasne Presumidori egindako elkarrizketa (03:44 minutuan): https://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/mas-que-palabras/5769500/6205272/mas-que-palabras-2018-2019-16-02-2019/

Teleberri: https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/6205928/el-colegio-el-regato-barakaldo-gana-primer-premio-first-lego-league/

 

 

El Regato

Familia-kooperatiba gisa antolatutako itunpeko ikastetxea gara, laikoa, eleanitza eta irabazi-asmorik gabekoa.

ORDUTEGIA

IDAZKARITZA ETA ADMINISTRAZIOA

Eskola-egunak: 9:00etatik 18:30era

Gabonak eta Aste Santua: itxita

Udan: 8:00etatik 14:00etara

 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
( 944 991 866 - 649 422 777