Otsailean zehar, 3 urteko familiak gela berrian sartzen ari dira txikiekin egiten ari garen lana lehen eskutik ezagutzeko.

Bi saioetan banatuta, taldeak era aktibo batean gelako egunerokoan parte hartzen dute, giro bakoitzean egiten den lana ezagutuz zuzendutako jolasaren bidez eta talde handian egiten diren saioetan (ingelesa, sintonia…) parte hartuz.

Esperientzia hau, aurten lehen aldiz egin duguna, familientzako oso aberasgarria eta polita izaten ari da. Hauek izan dira jaso ditugun iritzi batzuk: “Familiei laguntzen gaitu gure umeen egunerokoa ezagutzen metodologia bikain honekin”, “Oso atsegina da berehala ikustea zelan parte hartzen duten ingeleran dantzatzen eta abesten”, “Harrigarriena izan da ikuste umeak zein ondo antolatzen diren arazorik gabe, arauak ezagutzen dituztela eta euren kideekin gozatzen dutela”. Oro har, “Esperientzia oso positiboa izan da  lehen eskutik metodologia eta ekintzak zelan lantzen diren ikusteko”.

Gure aldetik, gure lan metodologia hobetzen jarraituko dugu eta era hauetako ekintzak posible egiten.

Web orrialdeko Bazkideen Atalean, Berriak partean, bisita hauen argazkiak aurkituko dituzue.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777