Gaur, irailak 12, ongi etorria emango diogu ofizialki 22-23 ikasturteari! Irailaren 7an 2 urteko txikiek egokitze-aldia hasi zuten, eta gaur 3 urtetik Batxilergoko 2. mailara bitarteko gainerako ikasleei egokitu zaie txanda.
Ikasturte honetan berri on batekin hasiko gara, izan ere, 2 urteko pandemiaren ondoren, murrizketarik gabe itzuliko gara! Ikasgela irekietara itzuliko gara, aurpegiak maskararik gabe ikusiko ditugu berriro. Horrez gain, beste berrikuntza batzuk ere izango ditugu, hala nola haur-hezkuntzako jolastoki berria edo 2 urteko gelak.
Beste ikasturte bat, gogo eta ilusio handiz hasten dugu, eta aurtengoa aurrekoak bezain berezia edo gehiago izatea espero dugu.
